Mezuak

Eta kontzertuaren eguna heldu zen!

Irudia
Atzo 6. mailako ikasleen eguna izan zen, bai, Euskalduna jauregira joan giñen, eta bai BOSarekin eta beste 6 ikastetxeetako ikasleekin batera " LOGELAN LOGALE " kantata abestu genuen.  Goizean goiz hara joan giñen, 10:00etan entsegu orokorra orkestrarekin eta beste eskoletako kideekin. 11:15ean hamaiketakoa, eta ikasle batzuk bertaratu ziren kazetarika atenditzera hurbildu ziren. 12:00etarako bakoitza bere lekuan prest, eta momentua heldu zen. 10 abestietako zegokigun ahotsa ikasi, ahots ariketak, erritmoa, arreta... hori guztia lantzeko ariketa ezberdin asko egin, koreografiak ikasi, atrezzoa egin, a zarotik hona egindako lan guztia   plazaratu genuen, pozik, ilusioz. Perfekto? ez! baina hori ez zen gure helburua. Ikasleak, publikoa, familiak, ni...danak pozarren eta hunkituta egindako lanagatik. Merezi izan du eta! Datorren urtean, aukera izatekotan, berriro!

Isiltasuna, argiak, soinua, kamerak, toma 1....EKIN!!!

Irudia
5. mailan antzerkigintzarekin topera gabiz. EKIN proiektua existitzen zela enteratu nintzenean, eta gure proiektuarekin bat egiten zuela ikusita, lanean jarri giñen. Behin tutoreak eta familiak konbenzituta, mila esker benetan, aste honetan, EKIN proiektuan murgilduta ibili gara.  Astelehenean Morgako Meakaur aterpera heldu bezain laster, Jonan zuzendari nagusi izanda, lanean jarri giñen. Bi egun jo ta ke lanean. Hau lana aktore eta teknikariena, itzela!. Izugarrizko lana egin dute gure 5. mailako ikasleek, bai. Eta emaitza...hitzik gabe, zoragarria.  Ikasitako guztia datorren hilabetean burutu behar dugun antzerkietan islada eukiko duela ziur nago. Zorionak egindako lan guztiagatik, eta mila esker Jonan eta taldea. Hemen prozesua Datorren urtean berriro?

"Musikatik Arte hezkuntzara" 2. Jardunaldia badator!

Irudia
Lehengo urtean bezala aurten ere "Musikatik Arte hezkuntzara" 2. Jardunaldia ospatuko dugu. Non? Gasteizen , Europa jauregian. Noiz? Maiatzaren 8an , ostirala !. Animatu eta etorri. Lehengo urtean bezala aurten ere oso interesgarria izango da eta. *Izen ematea gutxi barru zabalduko da.

H-Hezkuntzan...."Nor da Xabi?"

Irudia
 Azkeneko txanpan sartuta, H.Hezkuntzan Portugalete, gure herria ezagutzeko momentua heldu da. Oraingoan, Xabi Aburruzaga eta gure herriko jaietarako sortutako abestia bidelagun izango ditugu. Horrekin batera trikitixa, eta Euskal Herriko hainbat musika tresna ezagutzeko aukera izango dugu ere. Animo!!

Unibertsoa H.Hezkuntzan

Irudia
Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan "Planetak/unibertsoa" lantzen hasiko dira, eta musikan ere proiektura lotuko gara.  Materiala prestatuta, aitzakia perfektoa izan da erritmoa eta perkusioa lantzeko bideotxo bat egiteko, aspaldin ez nuela horrelakorik egiten! Hemen duzue prestatutakoa. Eta erabilgarria ikusten baduzue, arazo barik hartu, aldatu, eta zuen bertsioa egin. Horretarako da eta.

Refik Anadol: instalazioak, bolumena, sakontasuna, patroiak eta inprobisazioa

Irudia
Lehengo urteko ekainean hasitako proiektuari bukaera eman diogu. Nahikotxo luzatu gara, bai, beste proiektu batekin buru belarri gabiz eta. Baina emaitza eta talde lan oso interesgarriak suertatu dira. - Zer eta nola margotu?, instalazioak nola eta nork sortu?, musika taldeka sortu, zuzenean, grabatutakoa, nolakoa izan behar da?... Galdera asko izan dira, eta erantzunak jarraian ikusgai dituzue. Oso interesgarria, benetan. Arte hezkuntza arlo bezala landuz: M.Hizkuntza, ikusentzunezkoak, eta plastika. Prozesua Gure instalazioak

Agate Deuna 2026

Irudia
Urtero bezala, Agate Deuna bezperan abestera irten gara. Aurten, DBHko 1. mailako ikasleek gurekin batera abesten egon dira. Datorren urtean berriro!